Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2021eko abenduaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
6080

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 7koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez honako agindu honen babespean eskatutako laguntzak eman eta ukatzen baitira: Agindua, 2020ko abenduaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuetan ekonomia garatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzen 2021eko ekitaldiko deialdia, entitate pribatuei zuzendua (Erein pribatuak).

Ikusita gorago aipatutako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko abenduaren 15eko Aginduaren babespean eskatutako laguntzak -ebazpen honen I. eta II. eranskinetan-, eta eskariekin batera aurkeztutako dokumentazioa -espediente zenbakiak aipatu eranskinetan agertzen dira.

Kontuan izanik, besteak beste, Landa Ingurunearen Garapenerako apirilaren 8ko 10/1998 Legearen arabera landa garapeneko politikaren xede orokorrak honako hauek direla: landa ingurune osoaren funtzioaniztasuna eta iraunkortasuna bermatzea, landa ingurunearen berezko ezaugarri nagusiei eustea eta nekazaritzako enpresek eta ekonomia egiturek lehiatzeko duten gaitasunaren hobekuntza sustatzea.

Hemen onartutako laguntzak honen babespean ematen dira: Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez Europar Batasunaren Funtzionamendu Itunaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzea arautzen baita; laguntza horien muga 200.000 euro da enpresa bakoitzeko, hiru zerga ekitalditan.

Balorazio Batzordeak ebazpen proposamena egin du. Batzorde hori 2020ko abenduaren 15eko Aginduaren 10. artikulua aplikatuta eratu zen eta Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak 2021eko martxoaren 18an egindako Ebazpenaren bidez izendatu zen.

Kontuan hartuta aurreko guztia, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean aipatutako pertsona eskatzaileei ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko abenduaren 15eko Aginduan araututako laguntzak; eranskin horretan honako hauek zehazten dira: pertsona onuraduna, diruz lagundutako proiektua, diruz laguntzeko moduko gastuaren zenbatekoa eta emandako dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa (2.338.254,47 euro).

Inbertsio-proiektuen kasuan, jarduketak gauzatzeko epea ordainketa-kreditua edo konpromiso-kreditua eman den aurrekontu-ekitaldian amaituko da, aipatutako I. eranskinean jasotakoaren arabera (emandako laguntzari buruzko zutabeak).

Proiektuak gauzatzeko epeak 2021eko abenduaren 31n amaitzen badira, aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera, eta egun horretan diruz lagundutako jarduerak eta/edo inbertsioak amaitzerik izango ez balute, 2021eko azaroaren 30a baino lehen eskatu ahal izango dute haien luzapena, 2020ko abenduaren 15eko Aginduaren hamabosgarren ebazpen-zatiaren bigarren apartatuan ezarritakoaren arabera.

Enplegua sortzeko proiektuei dagokienez, lanpostuak deialdiaren ekitaldian sortu behar dira eta, beranduenez, 2021eko abenduaren 31n.

Dirulaguntza eman ahal izateko, aldez aurretik justifikatu beharko da egindako jarduerak edo inbertsioak ordaindu izana, kontuan izanik zein diren aurkeztu beharreko agiriak eta 2020ko abenduaren 15eko Aginduaren 16. artikuluan ezarritako baldintzak.

Onuraduna eratze-fasean dagoen pertsona juridikoa bada, pertsona hori erakunde pertsonifikatu gisa eratzea ezinbesteko baldintza izango da laguntza kobratzeko.

Era berean, baimenak eta/edo lizentziak nahitaezkoak diren kasuetan, horiek jasotzea ezinbestekoa izango da laguntza kobratzeko.

Diruz laguntzeko moduko proiektua ezarritako epeen barruan egiten ez bada, ezta luzapen-epeen barruan ere, edo ezarritako epean proiektua egin dela egiaztatzen duten agiriak aurkezten ez badira, horrek dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko du berekin.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatutako pertsona eskatzaileei ukatzea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko abenduaren 15eko Aginduan araututako laguntzak; eranskin horretan zehazten dira pertsona eskatzailea eta ukazioaren zioak.

Hirugarrena.– Laguntza ematen zaion proiektua betetzen ez bada, edo laguntza ematea ekarri duten baldintzak eta betebeharrak betetzen ez badira, eta batez ere, laguntza jaso duten proiektuei inbertsioa egin eta ondorengo bost urteetan gutxienez ez bazaie eusten, 2. 1.a) eta b) artikuluetan araututako laguntzen kasuan, eta ondorengo hiru urteetan, 2. 1.c) artikuluan araututako laguntzetarako sortutako lanpostuen kasuan, laguntzak eten egingo dira, eta eskuratutako kopuruak itzuli beharko dira, osorik edo partez.

Laugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 7a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala