Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2021eko abenduaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
6073

AGINDUA, 2021eko azaroaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan inskribatzen baita Fundación Museo Etnográfico del País Vasco-Artea-Euskal Herriko Museo Etnografikoa Fundazioa izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakia.

2021eko urtarrilaren 5ean, eskabide bat jaso zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación Museo Etnográfico del País Vasco-Artea-Euskal Herriko Museo Etnografikoa Fundazioa izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakia inskribatzeko.

Erabaki hori 2020ko uztailaren 24an hartu zuen fundazioaren patronatuak, 2021eko urtarrilaren 21ean Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak berretsi zuen Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren ebazpen baten bidez. Azkenik, 2021eko otsailaren 25ean, Balmasedan, Igone Aretxaga González notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.085) egiletsitako eskritura publikoan formalizatu zen, 2021eko irailaren 3ko eginbidearen bidez zuzendu zena. Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.

Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu baten bidez, azkentze- eta likidazio-espediente honi buruzko ebazpena, bat etorriz honako arau hauetan xedatutakoarekin: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datuak eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40., 41., 42., 43. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 48. eta 49. artikuluetan aurreikusitako baldintzak.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Museo Etnográfico del País Vasco-Artea-Euskal Herriko Museo Etnografikoa Fundazioa izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakia, agindu honen datarekin, 2021eko otsailaren 25ean, Balmasedan, Igone Aretxaga González notarioaren aurrean (1.085 protokoloaren zenbakia) egiletsitako azkentze- eta likidatze-eskrituran aurreikusitako baldintzetan, 2021eko irailaren 3ko eginbidearen bidez zuzendu zena.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 12a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala