Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2021eko azaroaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
6014

240/2021 DEKRETUA, azaroaren 23koa, zeinaren bidez 76.874,46 euroko kredituak gaitzen baitira Gogora organismo autonomoaren 2021eko aurrekontuko 4622 programan –Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua–, programa horretan kopuru bereko sarrerak egon direlako.

Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritzaren 2021eko uztailaren 1eko Ebazpenaren bidez, dirulaguntza bat eman zitzaion Euskadiri, 2021. urtean memoria demokratikoko jarduerak egin zitzan (ebazpen horrek 2021. urtean memoria demokratikoko jarduerak egiteko esleitutako kredituko funtsak autonomia-erkidegoen artean nola banatuko ziren formalizatu zuen).

Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritzak bi diru-sarrera egin ditu: bata 51.249,64 eurokoa, 2021-07-22an, eta bestea 25.624,82 eurokoa, 2021-09-06an. Horrenbestez, Gogora organismo autonomoak sarrera horiek gaitzea eskatu du.

Hori dela eta, dekretu honen bidez, diru-sarrera horiek gaitzen dira, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoarekin.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko azaroaren 23an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Gogora organismo autonomoaren 2021eko aurrekontuan kreditu-gaikuntza bat onartzea, gastuen egoera-orri honi dagokionez:

(Ikus .PDF)

Kreditu hori sortu da, sarreren egoera-orri honetan kopuru bereko diru-sarrerak egon direlako:

(Ikus .PDF)

Adierazitako funtsak honetarako erabiliko dira: abenduaren 26ko 52/2007 Legea aplikatuz memoria demokratikoa lantzeko adostu diren proiektuak finantzatzeko (52/2007 Legea, Gerra zibilaren eta diktaduraren garaian jazarpena edo indarkeria jasan zutenen eskubideak aitortzen eta zabaltzen eta haien aldeko neurriak ezartzen dituena).

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko azaroaren 23an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala