Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2021eko azaroaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
6001

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 11koa, Kulturako sailburuordearena, 2021. urtean praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kulturagune independenteei zuzendutako dirulaguntzen zerrenda jakinarazten duena (Sorgune deialdia).

2021eko martxoaren 18ko EHAAn argitaratu zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko martxoaren 9ko Agindua, praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kulturagune independenteei zuzendutako dirulaguntzak emateko arauak ezartzen zituena.

Agindu horren 14.2 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo ez zaienik.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko martxoaren 9ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 11.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala