
236. zk., 2021eko azaroaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 2 orri.)
- EPUB (223 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
6000
AGINDUA, 2021eko azaroaren 16koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita 2021eko maiatzaren 6ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza-eskabideen ebazpena. Agindu haren bidez, deialdia egin zen Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako 2021eko dirulaguntzetarako.
Ekainaren 30eko 119/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 9ko EHAA, 128. zk., eta haren huts-zuzenketa 2015eko irailaren 8ko EHAAn, 170. zk.) arautzen du Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako dirulaguntzak emateko modua. Dekretu horretan ezarritakoari jarraikiz, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara emango da urteko deialdiaren ebazpena.
Horri jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Jendaurrean jartzea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko maiatzaren 6ko Aginduaren babesean aurkeztu diren erakunde eskatzaile onuradunak, lortu duten balorazioa, eta erakunde bakoitzari esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa (agindu haren bidez, deialdia egin zen Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako 2021eko dirulaguntzetarako). Datu horiek guztiak eranskinean jasota daude.
2. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 16a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.