Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2021eko azaroaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5999

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 16koa, Osasuneko sailburuordearena, osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta dirulaguntzak ematen dituena.

Osasuneko sailburuaren 2021eko abuztuaren 16ko Aginduaren bidez (2021eko irailaren 13ko EHAA, 182. zk.), osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta dirulaguntzak emateko deialdia egin zen, 108.010,00 euroko zenbatekoarekin.

Agindu horren 6. eta 7. artikuluetan ezartzen denez, bekak eta dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak Osasuneko sailburuordeak ebatziko ditu, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebazpen baten bitartez, betiere Osasuneko sailburuak horretarako berariaz izendatutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.

Deialdia egiteko aginduan jasotako bekek edo dirulaguntzek ez dute zertan egon behar pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko foru-arauen 9. artikuluko 9. apartatuan (hau da, bekei buruzko atalean) aurreikusitako salbuespen-eremuan (Araba, 33/2013 Foru Araua; Bizkaia, 13/2013 Foru Araua; Gipuzkoa, 3/2014 Foru Araua).

Hori guztia kontuan izanik, deialdira bildutako eskabideak aztertuta, Balorazio Batzordeak proposatutakoa hartu da aintzakotzat, eta, horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak ematea I. eranskinean adierazten diren pertsonei; bertan zehazten da diru-kopurua ere.

Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatutako pertsonen eskabideak ezestea, bertan zehaztutako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 16a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala