Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2021eko azaroaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5998

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 15ekoa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen eta eguneratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoari emandako akreditazioa berritzen duen Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren bitartez berritu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren kideak aldatzeko eta osaera eguneratzeko eskabidea jaso denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoa sortzeko urtarrilaren 11ko 3/2005 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen kreditazioak arautzen dituen Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduan xedatutakoaren arabera, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 8.2.d) artikuluak esleitutako egitekoak beteaz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren osaera aldatzea eta honako hauek izendatzea kide:

Presidentea:

Carlos Romeo Casabona jauna, Zuzenbidean lizentziaduna eta Medikuntzan lizentziaduna.

Presidenteordea:

Iciar Alfonso Farnós andrea, mediku espezialista Farmakologia Klinikoan.

Idazkaria:

Arantzazu Hernández Gil andrea, Farmazian lizentziaduna.

Bokalak:

Carmelo Aguirre Gómez jauna, mediku espezialista Farmakologia Klinikoan.

Pablo Aldazabal Amas jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Oinarrizko ikerkuntza.

María Teresa Audicana Berasategui andrea, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Mediku espezialista Alergologian.

Virginia Aretxabala Andueza andrea, Farmazian lizentziaduna. Oinarrizko ikerkuntza.

Ignacio Díez González jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Mediku espezialista Kardiologian.

Saioa Domingo Echaburu andrea, Farmazian lizentziaduna, Ospitaleko Farmazia espezialitatean.

José María González de Castro jauna, Zuzenbidean lizentziaduna.

Agustín Castiella Eguzkiza jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Aparatu Digestiboaren espezialitatean.

Miguel Ángel Goenaga Sánchez jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Barne Medikuntzako espezialitatean.

María Isabel Tejada Mínguez andrea, Genetista eta doktorea Giza Biologian.

Marianela Hernández López andrea, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Medikuntza Intentsiboaren espezialitatean.

María José López Varona andrea, Farmazian lizentziaduna.

Amaia Martinez Galarza andrea, Erizaintzan diplomaduna.

José Ignacio Pijoán Zubizarreta jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Barne Medikuntzako espezialitatean.

Jesús Rosa Nieto jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Onkologia Erradioterapikoaren eapezialitatean.

Iratxe Urreta Barallobre andrea, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Familia eta Komunitateko Medikuntzako espezialitatean.

Monike de Miguel Cascón andrea, Farmazian lizentziaduna, Ospitaleko Farmazia espezialitatean.

Alejandro Urberuaga Pascual jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Pediatria eta haren arlo espezifikoen espezialitatean.

Eva Ferreira González de Viñaspre andrea, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Neurologiako espezialitatean.

Carlos De Miguel Sánchez jauna, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Hematologiako eta Hemoterapiako espezialitatean.

Ana Blanca Yoller andrea, Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna, Psikiatriako espezialitatean.

Miguel Ángel Morán Rodríguez jauna, Medikuntzan lizentziaduna, Barne Medikuntzako espezialitatean.

Ignacio Garitano Gutiérrez jauna, Medikuntzan lizentziaduna, Ginekologia eta Obstetriziako, eta Epidemiologiako espezialitateetan.

Jesús Ángel Molinuevo Tobalina jauna, pazienteen interesen ordezkaria.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoari emandako akreditazioa berritzen duen Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 9ko Ebazpen bidez emandako akreditazioa berrestea, organo eskuduna denez.

Hirugarrena.– Osaeran beste aldaketaren bat gertatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoak berriro ere batzordea aldatzea eskatu beharko du, hilabeteko aurrerapenarekin.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren betekizun eta inguruabarretan aldaketaren bat izanez gero, Osasuneko sailburuordeari jakinarazi beharko zaio, hilabeteko epean, aldaketa gertatzen denetik hasita, hala xedatuta baitago 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, hala ezarrita baitago Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 15a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.


Azterketa dokumentala