
236. zk., 2021eko azaroaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5996
EBAZPENA, 2021eko azaroaren 17koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez handitzen baita agindu honetan adierazitako zenbatekoa: Eskola-garraioko banakako dirulaguntzak, desgaitasunari lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako, ikasle horiek dagokien ikastetxe publikoan edo Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek esleituta itundutako ikastetxe publiko edo pribatuan eskolatuta badaude eta sailaren eskola-garraioa erabili ezin badute.
Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 28ko Aginduaren bidez, desgaitasunari lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako eskola-garraioko banakako esleipenen deialdia egin da, ikasle horiek dagokien ikastetxe publikoan edo Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek esleituta itundutako ikastetxe publiko edo pribatuan eskolatuta badaude eta sailaren eskola-garraioa erabili ezin badute.
Agindu horretan, baliabide ekonomikoei buruzko 3. artikuluan, hau dago ezarrita:
1.– Agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko, 3.773.000 euro bideratuko dira.
2.– 1. paragrafoan adierazitako zenbatekoa handitu ahal izango da, laguntzak jasotzeko eskubidea duten eskabideen zenbatekoa kontuan hartuta, Hezkuntza Sailak konprometitu gabeko aurrekontu-baliabideen arabera. Halakorik gertatuz gero, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Hezkuntza Sailak horretara bideratutako 3.773.000 euroko guztizko zenbatekoa ez da nahikoa eskabide guztiei erantzuteko; beraz, beharrezkoa da zenbateko hori handitzea.
Hori dela eta, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritzak proposatuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 367.000,00 euro gehitzea Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 28ko Aginduaren 3.1 artikuluan kontsignatutako zenbatekoari; horrenbestez, deialdi horretara, guztira, 4.140.000,00 euro bideratuko dira.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 17a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.