Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2021eko azaroaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5995

AGINDUA, 2021eko urriaren 5ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación para la Formacion Empresarial izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa eta izen-aldaketa: Fundación «Fabrika» Centro de Alto Rendimiento para la Transformación de la Cultura Empresarial- «Fabrika» Fundazioa, Enpresen Kultura Eraldatzeko Errendimendu Handiko Zentroa.

2021eko apirilaren 21ean, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistro telematikoan fundazioaren izena eta estatutuak aldatzeko eskritura publikoa sartu zen, zeina 2021eko apirilaren 7an egiletsi baitzen Ana Isabel Jaurrieta Alegria Donostiako notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 366).

Eskritura publiko horrekin batera, Jose Miguel Ayerza Mendiburu jaunak –fundazioaren Patronatuko idazkari gisa, eta presidentearen oniritziarekin– 2021eko martxoaren 26an egindako ziurtagiria aurkeztu zen. Horretan, 2020ko abenduaren 17an Patronatuak egindako bileraren berri eman zuten, zeinetan bertaratutakoek aho batez erabaki baitzuen estatutuetako artikulu hauek aldatzea: 1. artikulua (izena); 5. artikulua (onuradunak); 9. artikulua (Patronatuko kideen izendapena eta kargu-uztea); 10. artikulua (Patronatuko kideek kargua uzteko arrazoiak); 11. artikulua (Patronatua osatzen duten pertsonen ordezkapena); 14. artikulua (presidenteordetza); 16. artikulua (Patronatuaren eginkizunak); 22. artikulua (eratzea eta erabakiak hartzea); 26. artikulua (betebehar ekonomiko-kontableak); 29. artikulua (estatutuak aldatzea); 30. artikulua (bat-egitea); 31. artikulua (zatiketa); 33. artikulua (iraungitzeko prozedura); 34. artikulua (soberako ondarearen likidazioa eta xedea), eta 35. artikulua (Fundazioa beste erakunde bat bihurtzea)

Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu baten bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, bat etorriz honako arau hauetan xedatutakoarekin: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Fundación para la Formación Empresarial izeneko fundazioaren estatutuetako 1., 5., 9., 10., 11., 14., 16., 22., 26., 29., 30., 31., 33., 34. eta 35. Artikuluetan egindako aldaketak, eta izen-aldaketa: Fundación «Fabrika» Centro de Alto Rendimiento para la Transformación de la Cultura Empresarial- «Fabrika» Fundazioa, Enpresen Kultura Eraldatzeko Errendimendu Handiko Zentroa; 2021eko apirilaren 7an Ana Isabel Jaurrieta Alegria Donostiako notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 366) egiletsitako eskritura publikoan ezarritakoaren arabera, betiere.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 5a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala