Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2021eko azaroaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
5994

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 19koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitzaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2021eko uztailaren 29ko Aginduak EAEko irabazi-asmorik gabeko erakundeei joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko araubidea erregulatzen du (2021eko irailaren 8ko EHAA, 179. zk).

Agindu horren 11. artikuluarekin bat etorriz, eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren Balorazio Batzordearen txostena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean aipatzen diren eskatzaileei bertan zehazten diren dirulaguntzak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau erakunde interesdun guztiei jakinaraztea.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 19a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

ERANSKINA
ESKAEREN, PUNTUEN ETA EMANDAKO DIRULAGUNTZEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala