Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2021eko azaroaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
5989

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 17koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz jarriko den Gurenet atarian epai bat betez Ertzaintzako lanpostu bat behin betiko esleitu dela argitara ematen duen ebazpena (C168).

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak 155/2020 prozedura laburtuan 2021eko ekainaren 30ean emandako epaia betez, Segurtasuneko sailburuordearen 2021eko azaroaren 12ko Ebazpenaren bidez argitara eman zen Ertzaintzako lanpostu baten behin betiko esleipena; lanpostu hori izendapen askeko sistemaren bidez hornitzekoa da, 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenean egindako deialdian (C168).

Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren hirugarren ebatzian ezarritakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak izendapen askez eta berariazko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onartu eta argitaratu zen), eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jakitera ematea 2021eko azaroaren 15ean Segurtasuneko sailburuordearen 2021eko azaroaren 12ko Ebazpena jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian. Ebazpen horren bidez, argitara ematen da Ertzaintzako lanpostu bat behin betiko esleitu dela izendapen askeko sistemaren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran (2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez deitua; C168).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 17a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.


Azterketa dokumentala