
234. zk., 2021eko azaroaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 4 orri.)
- EPUB (313 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5961
EBAZPENA, 2021eko azaroaren 16koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzak emateko 2021eko deialdia.
Ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuak garapenerako lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak arautzen ditu, eta bi jardun-tipologia bereizten. Batetik, ekintza humanitarioko proiektuak, krisi humanitarioen eraginpeko pertsonak babesteko direnak, eta, bestetik, ekintza humanitarioko estrategiak, epe ertaineko eta aurrekontu handiagoko esku-hartzeak direnak, zeinek, aipatutako babes-ekintzez gain, erakunde humanitarioak sendotzeko eta euskal herritarrak sentsibilizatzeko bestelako ekintzak ere jasotzen baitituzte.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2021eko uztailaren 19ko Ebazpenaren bidez (2021eko irailaren 2ko EHAA, 175. zk.) egin zen garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzak emateko 2021eko deialdia.
Deialdi-ebazpen horren 4. artikuluak ezarritakoaren arabera laguntzak emateko egin den proposamena ikusita, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak laguntza-eskabideak baloratu eta eskabide horien azterketa teknikoa egin eta gero, eta 2021eko azaroaren 16ko batzarrean Artezkaritza Kontseiluari horren berri eman ostean,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakundeei ematea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2021eko uztailaren 19ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak, eranskin horretan aipatutako zenbatekoan eta eran.
Bigarrena.– II. eranskinean ageri diren erakundeen laguntza-eskabideak ukatzea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– III. eranskinean ageri diren erakundeen laguntza-eskabideak baztertzea, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 16a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.