Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2021eko azaroaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5960

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 16koa, HABEko zuzendariarena, 2021eko irailaren 8ko Ebazpenaren akatsak zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, 2021-2022 ikasturteko dirulaguntzak emateko deialdia egiten da eta horiek esleitzeko baldintzak eta prozedura ezartzen dira.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak ikusi dira HABE zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 8ko Ebazpenean, zeinaren bidez udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, 2021-2022 ikasturteko dirulaguntzak emateko deialdia egiten baita eta horiek esleitzeko baldintzak eta prozedura ezartzen baitira. Ebazpena 2021eko irailaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 195. zenbakian. Jarraian, huts horiek zuzentzen dira:

2021/4970 (20/15) orrialdean, II. eranskinaren 3.2 atalean («3.2.– Bestelako baldintzak»), bosgarren paragrafoan, honakoaren ordez:

«Euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen kasuan, dirulaguntzetarako ikasle/orduak kontabilizatzerakoan, bakarkako jardun, mintza-saioei edo ikasleen arteko interakzioa lantzeko saioei eta tutoretza-saioei dagokienez, eman eta gauzatu ez den ordua ez zaio ikasleari emandakotzat jarriko datutegian.»

Honako hau esan behar da:

«Euskaltegi publikoen kasuan, irakasle bati, ikasturteko, autoikaskuntzako 42 matrikulei dagokien mintza- eta tutoretza-orduak hartuko zaizkio oinarritzat (astean ordubeteko mintza-saioak eta dagozkion tutoretza-saioak barne), horren arabera neurtuz bakoitzaren dedikazioa. Era berean, ikasle/orduak kontabilizatzerakoan, bakarkako jardun, mintza- eta tutoretza-saioei dagokienez, eman eta gauzatu ez den ordua ez zaio ikasleari emandakotzat hartuko eta, ondorioz, ez zaio datutegian jarriko.»

Donostia, 2021eko azaroaren 16a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala