Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2021eko azaroaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5957

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 17koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, memoria demokratikoa berreskuratzeko liburuak argitaratzeko eta dokumentalak egiteko dirulaguntzen 2021eko deialdia ebazten duena.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2021eko ekainaren 22ko Ebazpenaren (uztailaren 2ko EHAA, 130. zk.) bidez, 2021. urterako dirulaguntzen deialdia egiten da, memoria demokratikoa berreskuratzeari buruzko liburuak argitaratzeko eta dokumentalak egiteko.

Ebazpen horren 14. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak dirulaguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ez onartzea I. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak, eranskinean adierazten diren arrazoiak direla-eta.

Bigarrena.– Memoria demokratikoa berreskuratzeko liburu eta dokumentalak egiteko laguntzak ematea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Bilbao, 2021eko azaroaren 17a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala