Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2021eko azaroaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5956

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 16koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2021eko ekitaldiko aurrekontu-kreditua handitzea, helburu honekin: dirulaguntzak ematea Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoa baino % 15 handiagoa edo hortik gorakoa den langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietan lehiakortasunaren hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresei. Indartu 2021 Programa.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 9ko Aginduaren bidez arautu eta iragartzen da, 2021eko ekitaldirako, honako programa hau: Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoa baino % 15 handiagoa edo hortik gorakoa den langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasunaren hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzako dirulaguntzen programa –Indartu 2021 Programa (2021eko ekainaren 18ko EHAA, 119. zk.)–. Agindu horrek 12.000.000,00 euro bideratzen ditu xede horretarako.

Agindu horren 2. artikuluak –Baliabide ekonomikoak– hau xedatzen du:

1.– 2021eko ekitaldirako EAEko aurrekontu orokorrak onartzeko otsailaren 11ko 1/2021 Legeak baimendutako kredituen arabera, hizpide dugun dirulaguntza-deialdiak aurrekontu-estaldura nahikoa du; 1. artikuluaren xedea betetzeko, 12.000.000,00 euro bideratuko dira.

2.– Emango diren dirulaguntzen guztizko zenbatekoa ez da izango aipatutako kontsignaziotik gorakoa edo hura eguneratzetik ateratzen denetik gorakoa, betiere kreditu-loturaren erregimenarekin edo indarrean diren legeetan aurreikusitako aurrekontu-aldakuntzarekin bat etorriaz, eta laguntzak ebatzi baino lehen. Inguruabar hori gertatuko balitz, horren berri emango luke Industriako sailburuordeak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen bat argitaratuz. Ez da dirulaguntza berririk emango zenbateko hori agortzen denean, eta egitate hori argitaratu ondoren jasotzen diren eskabideak ez dira onartuko.

Azaldutakoa dela bide, ekitaldi honetan Indartu 2021 Programara aurkeztu diren eskabideetatik ahalik eta kopuru handienari erantzun ahal izateko, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinaraztea 10.000.000,00 euro gehitu zaizkiola Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 9ko Aginduan kontsignatutako aurrekontu-kredituari. Agindu horren bidez arautu eta iragartzen da 2021eko ekitaldirako: Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoa baino % 15 handiagoa edo hortik gorakoa den langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasunaren hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzako dirulaguntzen programa –Indartu 2021 Programa–. Agindu horrek 12.000.000,00 euro bideratzen zituen xede horretarako.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 16a.

Industriako sailburuordea,

MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.


Azterketa dokumentala