Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2021eko azaroaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5955

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 16koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei EAEn ingurumen-boluntariotzako proiektuak gara ditzaten ematen zaizkien dirulaguntzak ebazteko kide anitzeko organoko kideak izendatzen dituena.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko urriaren 14ko Aginduak, EAE ingurumen-boluntariotzako proiektuak burutzen dituzten irabazte-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta laguntzen deialdia egiten duenak, honako hau ezartzen du: aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, kide anitzeko ebaluazio-organo bat eratuko da (balorazio-batzordea), honela osatua: Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria, buru izango dena, eta Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzako bi teknikari, zuzendariak izendatutakoak. Bietatik, zerbitzuan antzinatasun handiagoa duena izango da idazkari.

Esandakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Ondoren aipatzen direnak irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei ingurumen-boluntariotzako proiektuak gara ditzaten ematen zaizkien dirulaguntzak ebazteko ardura izango duen kide anitzeko organoko kide izendatzea.

Lehendakaria:

Adolfo Uriarte Villalba jauna, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria.

Kideak:

Saioa Torres Zurutuza, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzako teknikaria.

Lidia Prieto Espejo, Natura Ondare eta Klima Aldaketako teknikaria, idazkari izango baita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 16a.

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

ADOLFO URIARTE VILLALBA.


Azterketa dokumentala