Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2021eko azaroaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5954

AGINDUA, 2021eko azaroaren 17koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Lanpostuen Balorazio Batzordean ordezko den langileen ordezkari bat kargugabetzen baita eta beste pertsona bat izendatzen.

Apirilaren 12ko 80/2005 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Lanpostuen Balorazio Batzordea sortu zen, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Funtzio Publikoaren Sailburuordetzari atxikitako organo gisa. Batzorde horren helburua da baloratzeko bidaltzen zaizkion lanpostuak aztertzea eta lanpostu bakoitzari balio bat ematea, atxikita dagoen antolamendu-egituraren barruan.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko abenduaren 21eko Aginduaren bidez, Lanpostuen Balorazio Batzordearen lehen osaera osatuko duten kideak izendatu ziren. Agindu hori hainbat aldiz aldatu da.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2017ko martxoaren 22ko Aginduaren bidez, Lorenzo Sebastián García jauna izendatu zen CC.OO. sindikatuaren ordezkaritzan ordezko kide.

Lorenzo Sebastián García jaunak erretiroa hartu izanaren ondorioz, eguneratu egin behar da apirilaren 12ko 80/2005 Dekretuaren arabera sortutako Balorazio Batzordearen osaera.

Dekretu horren 5. eta 6. artikuluak kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lorenzo Sebastián García jauna Lanpostuen Balorazio Batzordeko langileen ordezkari kargutik kentzea, eta, haren ordez, Jorge Ruiz de Azúa Gómez de Segura jauna izendatzea CC.OO. sindikatuaren ordezko kide.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 17a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala