Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2021eko azaroaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5952

AGINDUA, 2021eko urriaren 25ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Ausolan izeneko fundazioaren eraketa.

2021eko martxoaren 10ean, eskabide telematiko bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Erregistroan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko Fundación Ausolan izeneko fundazioaren eraketa. Horrekin batera, administrazio espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zuen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Aholku Batzordea 2021eko irailaren 30ean bildu zen, fundazioaren helburuen zilegitasunari eta interes orokorrari eta haren bideragarritasunari buruzko inskripzio-eskaera baloratzeko, eta aldeko txostena eman zuen.

Fundación Ausolan izeneko fundazioak honako helburu hauek ditu estatutuen 3. artikuluaren arabera:

Gizarte-ekonomia eta/edo ekintzailetza sustatzea eta babestea.

Heziketa eta prestakuntza sozio-kooperatibo eta profesionala bultzatzea, bai eta kooperatibetako bazkide langileen edo beste onuradun oroen prestakuntza eta heziketa ere, kooperatibaren printzipioetan eta balioetan, edo lanarekin eta gainerako kooperatiba-jarduerekin lotutako gaietan, eta kooperatibismoaren ezaugarriak zabaltzea.

Edozein mailatako hezkuntza eta prestakuntza, arautua edo ez, babestea.

Elkarte, talde eta erakundeek kultura-, gizarte-, ongintza- edo laguntza-jarduerak egin ditzaten babestea eta sustatzea.

Gizarte-ekonomiako erakundeen arteko harremanak, elkartasuna eta lankidetza bultzatzea, bai eta erakunde horien eta Fundazioaren onuradun izan daitezkeen pertsona fisiko edo juridikoen artean ere, edo fundazioaren helburuak betetzen laguntzea.

Ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa sustatzea, eta, horretarako, jarduera berriak sustatzea eta interes enpresarial edo estrategiko berezia duten proiektuak bultzatzea.

Lanpostuak sortzea eta mantentzea sustatzea, enpleguaren egonkortasuna sustatzeko edo bermatzeko jarduerak bereziki lagunduz.

Gizarte-ekintza sustatzea.

Hezkuntza, kultura, kirola, osasuna eta lana.

Lankidetza eta garapenerako hezkuntza.

Ingurumenaren eta ondarearen defentsa.

Garapen komunitarioa.

Euskal hizkuntza- eta kultura-aniztasuna.

Boluntariotza sustatzea eta tolerantzia defendatzea.

Aukera-berdintasuna sustatzea.

Jarduerak garatzeko lurralde-eremu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoa izango da, eta egoitza hau izango du: Uribarri etorbidea 35-37, Arrasate, Gipuzkoa.

Fundazioaren hasierako zuzkidura 30.000 eurokoa da, eta kopuru horren ekarpena Auzo Lagun S. Koop. pertsona fundatzaileak egingo du, eratze-eskrituran hala dago egiaztatuta. Eskritura hori 2021eko otsailaren 26an Arrasaten egiletsi zen, Iñigo Irache Varona notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 302).

Estatutuen 8. artikuluak ezartzen du patronatua gutxienez hiru kidek eta gehienez hogeita bederatzi kidek osatuko dutela.

Hasieran, kide hauek osatzen dute, fundatzailearen akordioaren ostean hala izendatuta, eratze-eskrituran jasotzen den bezala:

– Presidentea: María Marín Bueno andrea, Auzo lagun, S. Koop.eko Kontseilu Errektoreko kidea.

– Presidenteordea: Joseba Andoni Jainaga Uriarte jauna, Auzo Lagun, S. Koop.eko bazkidea.

– Idazkaria (ez kidea): Gonzalo Loro Periáñez jauna.

Kideak:

– María Teresa Jauregui Aguirre andrea, Auzo lagun, S. Koop.eko Kontseilu Errektoreko presidentea.

– Irune Arrazola Arieta-Arauñabeña andrea, Auzo lagun, S. Koop.eko Kontseilu Errektoreko presidenteordea.

– Estíbaliz Elorza Dorado andrea, Auzo lagun, S. Koop.eko Kontseilu Errektoreko kidea.

– Aitor Padilla Huidobro jauna, Auzo lagun, S. Koop.eko Kontseilu Errektoreko kidea.

– Laura Rodríguez González andrea, Auzo lagun, S. Koop.eko zuzendari nagusia.

– Sonia Viamonte Santillán andrea, Auzo lagun, S. Koop.eko Gizarte Kontseiluko kidea.

Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu baten bidez, eraketa espediente honi buruzko ebazpena, bat etorriz honako arau hauetan xedatutakoarekin: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 2., 4., 6., 7. eta 8. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 48. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Hori guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Ausolan izeneko fundazioaren eraketa, agindu honen datarekin eta F-471 erregistro-zenbakiarekin, bai eta patronatuaren hasierako osaera ere, Arrasaten, 2021eko otsailaren 26an, Iñigo Irache Varona notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 302) egiletsitako eskritura publikoan ezarritakoaren arabera.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuari, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 25a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala