Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2021eko azaroaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
5936

238/2021 DEKRETUA, azaroaren 16koa, zeinaren bidez onartzen baitira Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko ente publikoaren 2021erako aurrekontuak.

2021eko uztailaren 7ko EHAAn argitaratu zen uztailaren 6ko 169/2021 Dekretua, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakia, espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzekoa.

2021eko urriaren 6ko EHAAn argitaratu zen irailaren 30eko 3/2021 Legea, Aukerak, Gizarteratzeko Euskal Agentzia sortzekoa.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren agindu baten bidez zehaztuko da Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko ente publikoaren jardueren hasiera.

Bere jarduerak hasi ondoren, eta ekitaldi honetan funtzionatzeko behar dituen legezko baliabideak ematearren, beharrezkoa da Aukerak, Gizarteratzeko Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko ente publikoaren 2021erako aurrekontuak onartzea.

Jaurlaritzak onartu ahal izango ditu aurrekontuen urteko legeak indarrean sartu ondoren sortzen diren erakunde publikoen aurrekontuak, bat etorriz EAEko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren bigarren xedapen gehigarriarekin. Testu bategin hori maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen, EAEko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duena.

Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2021eko azaroaren 16an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko ente publikoaren 2021erako kapital- eta ustiapen-aurrekontuak onartzea, 129.500 eta 572.261 euroko zuzkidurekin, hurrenez hurren. Dekretu honen eranskinean adierazten dira aurrekontu horien banakapena eta aurreikusitako urteko kontuak.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko azaroaren 16an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala