Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2021eko azaroaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5932

AGINDUA, 2021eko urriaren 5ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Zarate Elexpe izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakia.

2020ko abenduaren 16an eta 2021eko maiatzaren 7an, eskabideak aurkeztu ziren Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación Zarate Elexpe izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakia inskribatzeko. Erabaki hori fundazioaren patronatuak 2020ko abenduaren 16an hartu zuen, 2021eko apirilaren 12an Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzak berretsi zuen Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta, 2021eko apirilaren 20an, Durangon, Nestor José Almarza de la Peña notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 629) egiletsitako eskritura publikoan formalizatu zen. Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.

Bidezkoa da fundazioaren azkentzea eta likidazioa inskribatzeko aurkeztutako eskabideak metatzea, ondoz ondoko egintzak eta bata bestearen ondoriozko egintzak baitira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 57. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu baten bidez, espediente honi buruzko ebazpena, bat etorriz honako arau hauetan xedatutakoarekin: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datuak eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40, 41 eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 48. eta 49. artikuluetan aurreikusitako baldintzak.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Zarate Elexpe izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakia, agindu honen datarekin, 2021eko apirilaren 20an Nestor José Almarza de la Peña Durangoko notarioaren aurrean (629 protokolo-zenbakia) egiletsitako azkentze- eta likidazio-eskrituran aurreikusitako baldintzetan.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 5a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala