
231. zk., 2021eko azaroaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5903
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 319/2021 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
319/2021 prozedura laburtua, Ertzaintzako Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautagai batek eskatu duena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren 2021eko maiatzaren 31ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek partzialki baiesten du 230/2021-AD espedientean 2021eko apirilaren 16ko Ebazpenaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2021eko azaroaren 9a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.
RSS