Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2021eko azaroaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5901

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 11koa, Osasuneko sailburuordearena, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuaren ikerketarako etika batzordearen osaera aldatzen duena.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Ikerketarako Etika Batzordearen osaera aldatzeko eskaera jaso denez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak akreditatzeari buruzko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduan eta Ikerketa Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, Ikerketa Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legean, 1090/2015 Errege Dekretuak, abenduaren 4koak, arautzen duen Ikerketa Klinikoetarako Komisioen Errege Dekretuan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Batzorde horretako kide gisa honako hauek aldatzea eta berrestea:

Presidentea:

José Ignacio Pijoán Zubizarreta jauna, Epidemiologia Kliniko eta Euskarri Metodologikoko Unitateko burua.

Presidenteordea:

Rita Sainz de Rozas Aparicio andrea, farmazialari laguntzailea, Lehen Mailako Arreta.

Idazkaria:

Amaia Martínez Galarza andrea, Epidemiologia Kliniko eta Euskarri Metodologikoko Unitateko erizaina.

Bazkideak:

Iciar Alfonso Farnós andrea, Osasun Saileko farmakologo klinikoa.

Adolfo González Calles jauna, diplomatua Irakasle Ikasketetan, kudeaketa-teknikaria, kudeaketa ekonomiko-finantzarioko zuzendaritza.

Mikel Latorre Guisasola jauna, Kalitate Unitateko burua.

Francisco José Álvarez Díaz jauna, doktorea Biologia Zientzietan, Ikerketa Unitatea.

Fermín Labayen Beraza jauna, ZIUko zerbitzuburua.

Marta Montejo Fernandez andrea, Osi Barakaldo/Sestaoko Lehen Mailako Arretako pediatra.

Vanesa Regúlez Campo Erizaina Erizaintza Irakaskuntza. Erizaintzako Zuzendaritza.

Patricia Zaballa Erica. Familia eta Komunitate Medikuntza. Lehen mailako arreta.

Adrián Abeal Adham jauna, medikuntza prebentiboko eta osasun publikoko espezialitateko barne-mediku egoiliarra.

Susana Gonzalez Larragan andrea, Dokumentazioan lizentziatua.

Maria del Carmen Estefanía Bilbao andrea, Zuzenbidean lizentziatua.

Bigarrena.– Emandako akreditazioa berrestea, Osasuneko sailburuordearen 2021eko apirilaren 30eko Ebazpenean ezarritakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketarako Etika Batzordearen akreditazioa berritu zen.

Hirugarrena.– Bere osaeran aldaketarik gertatuz gero, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Ikerketarako Etika Batzordeak hilabete lehenago eskatu beharko du aldatzeko.

Laugarrena.– Era berean, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Ikerketarako Etika Batzordearen betekizunetan eta baldintzetan gertatzen den edozein aldaketa Osasuneko sailburuordeari jakinarazi beharko zaio, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, aldaketa gertatu eta hilabeteko epean.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuari, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 11.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.


Azterketa dokumentala