Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2021eko azaroaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5898

AGINDUA, 2021eko azaroaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Donostian (Gipuzkoa) dagoen «Elizaran Ikastetxea» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena.

Aztertu da «Elizaran Ikastetxea» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularrak Lanbide Heziketako hiru heziketa-ziklo gehitzeko hasi duen espedientea.

Espediente horren izapideak ezarrita dagoen prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi dira, eta arlo horretan eskumena duten organismoek txostena egin dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Araubide orokorreko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), zeina otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuaren bidez aldatu baitzen (martxoaren 12ko BOE); 127/2014 Errege Dekretua, otsailaren 28koa, Lanbide Heziketako ikasketen tituluen katalogoko Oinarrizko Lanbide Heziketako 14 titulu ezartzen dituena (martxoaren 5eko BOE); 104/2016 Dekretua, uztailaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoan emango diren Oinarrizko Lanbide Heziketako 20 tituluren curriculumak ezartzen dituena –dekretuaren III. eranskinean Merkataritza Zerbitzuetako oinarrizko lanbide-titulua garatzen da– (abuztuaren 11ko EHAA); 1688/2011 Errege Dekretua, azaroaren 18koa, Merkataritza Jardueretako teknikariaren titulua ezarri eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 27ko BOE); 399/2013 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Merkataritza Jardueretako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (urriaren 30eko EHAA); 546/1995 Errege Dekretua, apirilaren 7koa, zeinaren bidez Erizaintzako Zaintza Osagarrietako teknikariaren titulua ezartzen baita eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen (ekainaren 5eko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Aldatu egiten da jarraian deskribatzen den ikastetxearen baimena, 2021-2022ko ikasturterako.

Kode-zenbakiak: 012544 eta 20004587.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Elizaran Ikastetxea».

Titularra: Fundación Viuda Elizaran.

Helbidea: Kanpandegi kalea 12.

Udalerria: Donostia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– «Merkataritza Zerbitzuak» Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat gehitzeko.

– «Merkataritza Jarduerak» erdi-mailako heziketa-ziklo bat gehitzeko.

– «Erizaintzako Zaintza Osagarriak» erdi-mailako heziketa-ziklo bat emateko.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

– Lanbide-arloa: Administrazioa eta Kudeaketa.

• Administrazio Zerbitzuak, Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo.

• Administrazio Kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo.

• Administrazioa eta Finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo.

• Zuzendaritzari Laguntza Ematea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo.

– Lanbide-arloa: Merkataritza eta Marketina.

• Merkataritza Zerbitzuak, Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

• Merkataritza Jarduerak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

• Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo.

– Lanbide-arloa: Osasungintza.

• Erizaintzako Zaintza Osagarriak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo.

– Lanbide-arloa: Gizarte eta Kultura Zerbitzuak.

• Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei Arreta Egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo.

• Animazio Soziokulturala eta Turistikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo.

• Gizarteratzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 1 ziklo.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarrean dauden legeek ezartzen dituzten higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko informazio praktikoa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeak irekitzea eta ixtea eta ikastetxeei emandako baimenak aldatzea.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikatu behar diren lege-betebeharrak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioa.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTLM/?uri-CELEX:32016R0679&from=ES).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id-BOE-A-2018-16673).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen bidez emandako baimenak ez dakar berekin, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bidez laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 3a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala