
230. zk., 2021eko azaroaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (274 KB - 3 orri.)
- EPUB (315 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5889
IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, baliozkotzat jotzen da 2021eko apirilaren 7ko Ebazpena, Irungo (Gipuzkoa) udalerrian dagoen Anakako San Miguel HAPBren 3.1.01 jarduketa-eremuan dauden Mendelu, Conatec, Vinicap eta Sancheski kokaguneetako eta iparraldeko betelana eta ekialdeko betelana izeneko eremuetako lurzoruaren kalitatea deklaratzen duena, eta Irungo Etxebizitzarako Elkarte Publikoari baimena ematen zaio leku horretan materialak hondeatzeko, eraikuntza-arrazoiengatik.
Jakinarazpena non egin ez dakigunez, ezin izan zaie eranskinean agertzen diren interesdun guztiei ebazpena helarazi. Horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Interesdunek eskuragarri dute Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren ebazpenaren testu osoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzan (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioa, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Ebazpen horren bidez, baliozkotzat jotzen da 2021eko apirilaren 7ko Ebazpena, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, Irungo (Gipuzkoa) udalerrian dagoen Anakako San Miguel HAPBren 3.1.01 jarduketa-eremuan dauden Mendelu, Conatec, Vinicap eta Sancheski kokaguneetako eta iparraldeko betelana eta ekialdeko betelana izeneko eremuetako lurzoruaren kalitatea deklaratzen duena, eta Irungo Etxebizitzarako Elkarte Publikoari baimena ematen zaio leku horretan materialak hondeatzeko, eraikuntza-arrazoiengatik, betiere, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean araututako prozedurarekin bat etorriz.
Horren berri ematen da interesdunak jakitun egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 5a.
Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,
JAVIER AGIRRE ORCAJO.