
230. zk., 2021eko azaroaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIKO BOSGARREN ATALA
5885
EDIKTUA, prozedura arruntean bideratu den 237/2020 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia. Bosgarren Sekzioa.
Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, 237/2020 prozedura arruntaren ondoriozkoa (2000ko PZL).
Alderdi apelatzailea: Carlos Jaraiz Gonzalez.
Alderdi apelatua eta apelatua: Jon Oar Canales eta Bilbao Compañía Anónima de Seguros y Reaseguros.
Gaia: prozedura arrunta.
Errekurtso horretan epaia eman da 2021eko urriaren 6an. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia bat Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren Bosgarren Sekzioaren egoitzan.
Alderdi apelatu eta apelatu horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du epaileak, Jon Oar Canales jaunari 2021eko urriaren 6ko epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao, 2021eko azaroaren 9a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.