
230. zk., 2021eko azaroaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5884
234/2021 DEKRETUA, azaroaren 9koa, Club Rugby Hernani kirol-kluba onura publikokoa dela deklaratzeko dena.
Club Rugby Hernani kirol-kluba Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta dago CD0000258 zenbakiarekin, egoitza Hernanin dauka (Florida Auzoa 152), eta eskabide bat aurkeztu du egiten dituen jarduerak direla-eta.
Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen lehen xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat eta Kirol Klub eta Kirol Elkarteen ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren 56. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat dator eskabidea; izan ere, horietan daude ezarrita kirol-klubek onura publikoaren deklarazioa izateko bete behar dituzten betekizunak. Horretaz gain, horren aldeko txostena eman dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak. Beraz, erakunde horri onura publikoaren deklarazioa ematea dagokio, Euskal Autonomia Erkidegoan kirolaren esparruan interes orokorreko jarduerak sustatzen dituela iritzita.
Hori dela eta, Gobernu Kontseiluak 2021eko azaroaren 9an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Club Rugby Hernani kirol-kluba onura publikokoa dela deklaratzea, bere jardueren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko interes orokorrari laguntzen baitio. Euskadiko Kirol Erakundeen Erregistroan CD0000258 zenbakiarekin dago inskribatuta entitate hori. Horri esker, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen 32. artikuluan ezarritako onurez baliatzeko eskubidea izango du entitateak.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2021eko azaroaren 9an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.