Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2021eko azaroaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

MUSKIZKO UDALA
5868

IRAGARKIA, Muskizko udalerriko zarata-mapa behin betiko onesteari buruzkoa.

Muskizko Udalbatzak, 2021eko urriaren 14ko ohiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.– Behin betiko onestea Muskizko udalerriko zarata-mapa, bederatzigarren alegazioa baietsi ondoren zuzendutako testua gehituta.

Bigarrena.– Behin-behineko onespenaren erabakia BAOn eta EHAAn argitaratzea.

Denek jakin dezaten argitaratzen da.

Muskiz, 2021eko urriaren 25a.

Alkatea,

AINARA LEIBA ZABALBEITIA.


Azterketa dokumentala