Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2021eko azaroaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5856

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 8koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten eta jakinarazten baita 2021-2022 ikasturtean Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egiteko aurreikusitako laguntzen kontzesioa.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2021eko irailaren 21eko Ebazpenaren bidez, 2021-2022 ikasturtean Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Masterra egiteko laguntzak emateko deialdia egin zen (2021eko irailaren 30eko EHAA, 196. zk.). Ebazpen horren 12. artikuluak dioenez, «Eskabideak Hautaketa Batzordeak aztertuko ditu; ondoren, proposamena bidaliko dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari. Emakundeko zuzendariak ebazpen espresua emango du, zeinaren bidez prozesua amaituko baita eta dirulaguntza nori eman eta nori ukatu zaion adieraziko. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie eskatzaileei. Emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da, herritar orok horren berri izan dezan».

Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean aipatzen diren pertsonei laguntzak ematea Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egin dezaten. Bakoitzak zenbat jasoko duen ere adierazten da bertan.

Bigarrena.– Dirulaguntza zatika ordainduko da; % 75, laguntza emateari buruzko ebazpena ematen denean ordainduko da; gainerako % 25a, berriz, Deustuko Unibertsitateak onuradunak lehenengo ikasturteko lehen seihilekoan zer-nolako asistentzia eta aprobetxamendua izan duen azaltzeko bidalitako jarraipen-txostena jasotakoan ordainduko da. Hori guztia Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2021eko irailaren 21eko Ebazpenaren 14. artikuluari jarraituz.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkez dezakete, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 8a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

ERANSKINA
ONURADUNEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala