Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2021eko azaroaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5855

EBAZPENA, 2021eko urriaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira 2021-2022ko ikasturtean itunpeko ikastetxeetan eta ikastetxe espezifikoetan eskolatze osagarriko programak diruz laguntzeko balorazio-batzordeko batzordeburua eta bokalak, eta batzorde horren osaera argitaratzen baita.

Ikusirik 2021eko irailaren 7ko Agindua, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez itunpeko ikastetxeetan eta ikastetxe espezifikoetan egiteko diren eskolatze osagarriko programetarako dirulaguntzen deialdia egiten baita 2021-2022ko ikasturterako (2. ildo estrategikoaren esparruan: eskola inklusiboa eta aniztasunari erantzutea).

14. artikuluak xedatzen duenez, ebaluazio-batzorde batek eskaera bakoitzari balorazio-irizpideak aztertu eta aplikatuko dizkio, eta ebazteko eskumena duen organoari prozeduraren ebazpen-proposamena egingo dio.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko batzordeburua eta bokalak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea:

Batzordeburua: Lucía Torrealday Berrueco (Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendaria).

Batzordeburuordea: José Manuel Palacios Navarro (Aniztasunari Erantzuteko Zerbitzuaren arduraduna).

Idazkaria: Andrés Etxebarria Matía (Aniztasunari Erantzuteko Zerbitzuaren teknikaria).

Bokalak: Isabel Rejado Vigalondo (Arabako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako Pedagogi Berriztapenaren arduraduna). Lorea Aretxaga Bedialauneta (Bizkaiko Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako Pedagogi Berriztapenaren arduraduna). Juanjo Agirrezabala Mantxola (Gipuzkoako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako Pedagogi Berriztapenaren arduraduna). Oro Sáez Ruiz de Olano (Hezkuntza Berrikuntza, Arabako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritza). Juan Sanginés Carballeira (Hezkuntza Berrikuntza, Bizkaiko Hezkuntza Lurralde Ordezkaritza). Igone Lasa Garmendia (Hezkuntza Berrikuntza, Gipuzkoako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritza).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 25a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala