Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2021eko azaroaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5854

EBAZPENA, 2021eko urriaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei eskola-esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko 2021-2022 ikasturtean dirulaguntzak emateko balorazio-batzordeko batzordeburua eta bokalak, eta batzorde horren osaera argitaratzen baita.

Ikusirik 2021-2022 ikasturtean ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak eskola-eremuan garatzeko Hezkuntza Sailarekin lankidetzan aritu nahi duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei dei egiten dien 2021eko irailaren 1eko Agindua.

11. artikuluak xedatzen duenez, ebaluazio-batzorde batek aukeratuko ditu proiektuak, eta proiektu bakoitzari emango zaion zuzkidura ekonomikoa zehaztuko du.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko batzordeburua eta bokalak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Batzordeburua: José Manuel Palacios Navarro (Aniztasunari Erantzuteko Zerbitzuaren arduraduna).

Idazkaria: Begoña Fernández López de Lapuente (Aniztasunari Erantzuteko Zerbitzuaren teknikaria).

Bokalak: Isabel Rejado Vigalondo (Arabako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako Pedagogi Berriztapenaren arduraduna). Lorea Aretxaga Bedialauneta (Bizkaiko Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako Pedagogi Berriztapenaren arduraduna). Maria Luisa Jaussi Nieva (Berritzegune Nagusiko aholkularia). Juanjo Agirrezabala Mantxola (Gipuzkoako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako Pedagogi Berriztapenaren arduraduna).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 25a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala