Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2021eko azaroaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5853

EBAZPENA, 2021eko urriaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez Balorazio Batzordeko batzordeburua eta bokalak izendatzen baitira Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzak emateko, Haur Hezkuntzako lehen ziklokoak izan ezik.

Ikusirik 2021eko maiatzaren 25eko Agindua, zeinaren bidez Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasle-elkarteei eta unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteei laguntzak emateko deialdia egiten baita, Haur Hezkuntzako lehen ziklokoak izan ezik.

12. artikuluak xedatzen du ebaluazio-batzorde batek esleituko dituela laguntzak, deialdiaren 11. artikuluko zehaztapenei jarraituz.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko batzordeburua eta bokalak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Batzordeburua: José Manuel Palacios Navarro (Aniztasunari Erantzuteko Zerbitzuaren arduraduna).

Idazkaria: Begoña Fernández López de Lapuente (Aniztasunari Erantzuteko Zerbitzuaren teknikaria).

Bokalak: Maite Ortuzar Bilbao (Arabako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako Pedagogi Berriztapeneko teknikaria). Teresa León Eguren (Bizkaiko Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako Pedagogi Berriztapeneko teknikaria). Beatriz Iturrioz Agirre (Gipuzkoako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako Pedagogi Berriztapeneko teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 25a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala