Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2021eko azaroaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5852

EBAZPENA, 2021eko urriaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatibei laguntzak emateko balorazio-batzordeko batzordeburua eta bokalak, eta batzorde horren osaera jakinarazten baita.

Ikusirik unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen titular diren irakaskuntza-kooperatibentzako laguntzen deialdia egiten duen 2021eko maiatzaren 18ko Agindua.

12. artikuluak xedatzen du ebaluazio-batzorde batek esleituko dituela laguntzak, deialdiaren 11. artikuluko zehaztapenei jarraituz.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko batzordeburua eta bokalak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Batzordeburua: José Manuel Palacios Navarro (Aniztasunari Erantzuteko Zerbitzuaren arduraduna).

Idazkaria: Begoña Fernández López de Lapuente (Aniztasunari Erantzuteko Zerbitzuko teknikaria).

Bokalak: Maite Ortuzar Bilbao (Arabako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako Pedagogi Berriztapena). Teresa León Eguren (Bizkaiko Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako Pedagogi Berriztapena). Beatriz Iturrioz Agirre (Gipuzkoako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzako Pedagogi Berriztapena).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 25a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala