Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2021eko azaroaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5731

AGINDUA, 2021eko urriaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Mañuetako udalerriko (Araba) «Mainueta Ikastola», Eskuernagako udalerriko (Araba) «Eskuernaga Ikastola» eta Samaniegoko udalerriko (Araba) «Samaniego ikastola», Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuen jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko dena.

Mañuetako udalerrian (Araba) dagoen «Mainueta Ikastola», Eskuernagako udalerrian (Araba) dagoen «Eskuernaga Ikastola» eta Samaniegoko udalerrian (Araba) dagoen «Samaniego ikastola» Haur Hezkuntzako Ikastetxe pribatuen jarduerak bertan behera uzteko baimena eskatuz, ikastetxe horien erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea ikusi da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), eta arlo horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten diren ikastetxe pribatuei haien jarduerak bertan behera uzteko baimena ematen zaie:

Kode-zenbakia: 010166 eta 01002752.

Izen generikoa: Haur Hezkuntzako Ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Mainueta Ikastola».

Titularra: Assa Ikastola Sociedad Cooperativa.

Helbidea: San Cristobal 35.

Udalerria: Mañueta.

Lurralde Historikoa: Araba.

Kode-zenbakia: 010182 eta 01002651.

Izen generikoa: Haur Hezkuntzako Ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Eskuernaga Ikastola».

Titularra: Assa Ikastola Sociedad Cooperativa.

Helbidea: Santiago 1.

Udalerria: Eskuernaga.

Lurralde Historikoa: Araba.

Kode-zenbakia: 010383 eta 01003069.

Izen generikoa: Haur Hezkuntzako Ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Samaniego Ikastola».

Titularra: Assa Ikastola Sociedad Cooperativa.

Helbidea: Las Escuelas 1.

Udalerria: Samaniego.

Lurralde Historikoa: Araba.

2. artikulua.– Jarduerak eteteko baimenak 2020-2021 ikasturte-amaieratik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja eman beharko zaie Ikastetxeen Erregistroan daukaten inskripzioari. Ikastetxeei Haur Hezkuntza irakasteko baimena ematen zieten aginduak ondoriorik gabe geratuko dira egun horretatik aurrera.

3. artikulua.– Ikastetxe horiek berriro irekitzea eskatzen bada, nahitaezkoa izango da ikastetxeak baimentzeari buruz indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak betetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala