Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2021eko azaroaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5704

EBAZPENA, 2021eko urriaren 27koa, Kulturako sailburuordearena, Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko dirulaguntzak emateko dena, 2021-2023 aldirako.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko maiatzaren 12ko Aginduaren bidez (maiatzaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 100. zk.), Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko dirulaguntza-deialdia arautu zen, 2021-2023 aldirako, eta dirulaguntza horiek emateko araubidea ezarri zen.

Eskabideak aurkezteko epea, aipaturiko aginduaren 9. artikuluaren arabera, 2021eko ekainaren 24an amaitu zen.

Agindu horren 14. artikuluan aurreikusitako balorazio-batzordea 2021eko uztailaren 19an bildu zen, eta, eskabideak baloratu ondoren, horiek emateari buruzko ebazpen-proposamena egin zuen, balorazio-irizpideak ezarrita aginduaren 16. eta 17. artikuluen arabera.

Balorazio-batzordeak egindako proposamena ikusita eta aginduaren 18. artikuluan eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ez onartzea I. eranskinean adierazitako eskabideak, bertan zehaztutako arrazoiengatik.

Bigarrena.– Dirulaguntzak ematea II. eranskinean zerrendatzen diren pertsona eta erakunde eskatzaileei, zehazten diren zenbatekoen arabera. Diruz lagun daitekeen zenbatekoa da, aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, dirulaguntza-aginduaren 2. artikuluaren arabera diruz lagun daitekeena.

Hirugarrena.– Dirulaguntzak ukatzea III. eranskinean zerrendatzen diren pertsona eta erakunde eskatzaileei, puntuazio nahikorik ez dutelako.

Laugarrena.– Onuradunak dirulaguntzak arautzen dituen aginduak ezarritako baldintzen mende geratzen dira, bai eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mende ere.

Bosgarrena.– Diruz lagundutako jarduera guztiak amaitzeko epea 2023ko abenduaren 31n bukatuko da, dirulaguntza haiek arautzen dituen aginduaren 7. artikuluarekin bat etorriz. Dena dela, diruz lagundutako jarduerek 2021eko urtealdian hasi behar dute edo dagoeneko hasita egon behar dute.

Emandako dirulaguntzak justifikatu, likidatu eta ordaintzeko, aginduaren 22., 23., 24. eta 25. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio. Era berean, kontuan hartu beharko da diruz lagundutako proiektuak, gehienez ere, data hauetarako justifikatu beharko direla:

– 2021ean gauzatzekoak diren jarduerak: 2022ko urtarrilaren 15a baino lehen.

– 2021-2022 epealdian gauzatzekoak diren jarduerak: 2021ean gauzatutako jarduerak 2022ko urtarrilaren 15a baino lehen; 2022an gauzatutako jarduerak, berriz, 2023ko urtarrilaren 15a baino lehen.

– 2021-2023 epealdian gauzatzekoak diren jarduerak: 2021ean gauzatutako jarduerak, 2022ko urtarrilaren 15a baino lehen; 2022an gauzatutako jarduerak, 2023ko urtarrilaren 15a baino lehen, eta 2023an gauzatutako jarduerak, 2024ko urtarrilaren 15a baino lehen.

Diruz lagundutako jarduerak gauzatu direla justifikatzeko, eskabidearekin batera aurkeztu den aurrekontua hartuko da ardatz, eta, horrekin batera, aginduaren 24. artikuluan ezarritako gainerako alderdiak.

Seigarrena.– Agindu honen babesean eman beharreko dirulaguntzak zatika ordainduko dira, era honetan:

– Lehenengo zatian, emandako dirulaguntzaren herena ordainduko da, behin 19 a) artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.

– Gainontzekoa ebazpen honen II. eranskinean ezarritako zatikatzearen arabera ordainduko da, gastua justifikatu ondoren.

Zazpigarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Zortzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, bat etorriz azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluarekin, herritar orok horren berri izan dezan.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera edo, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 27a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

I. ERANSKINA
ONARTU EZ DIREN ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ONARTUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKAERAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala