
222. zk., 2021eko azaroaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (272 KB - 7 orri.)
- EPUB (362 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
5688
4/2021 FORU ARAUA, ekainaren 14koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2019ko Kontu Orokorra onartzen duena.
GIPUZKOAKO DIPUTATU NAGUSIAK
Jakinarazten dut Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu dutela «4/2021 Foru Araua, ekainaren 14koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2019ko Kontu Orokorra onartzen duena»; eta nik aldarrikatu eta argitara dadin agintzen dut, aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek nahiz agintariek, bete eta betearazi dezaten.
Donostian, 2021eko ekainaren 14an.
Diputatu nagusia,
MARKEL OLANO ARRESE.
HITZAURREA
Behin 2019ko aurrekontu ekitaldia amaitu ondoren, Batzar Nagusietan aurkeztu behar da Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra, foru arau honetan euskarri juridikoa hartzen duena.
Foru arau honen bidez onartutako kontu orokorrak osagai hauek ditu, hala jasotzen baitu 127. artikuluan Gipuzkoako Finantza eta Aurrekontu Araubideari buruzko martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak: foru sektore publikoa osatzen duten entitateen urteko kontuak; aipatu sektorearen urteko kontu finkatuak; eta, azkenik, aurreko informazioa osatu, zabaldu eta komentatzen duen memoria.
Era berean, informazioa ematen du foru sektore publikoaren ekonomia, finantza eta ondare egoeraz, ekitaldiko ekonomia eta ondare emaitzez eta, azkenik, aurrekontuen exekuzio eta likidazioaz.
2019ko Kontu Orokorra, Gipuzkoako Batzar Nagusiek eztabaidatu eta onartu behar dutena, martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak 128. artikuluan ezarritako epemuga ondoren aurkeztu da; izan ere, COVID-19ak ekarri duen ezohiko egoeraren eragina handia izaten ari da 2020ko urteko jardueran. Horrela, 2020ko martxoaren 11n, OMEk pandemia globala deklaratu ostean, martxoaren 14an Espainiako gobernuak 463/2020 Errege Dekretua onartu zuen, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko estatu espainiar osoan alarma egoera deklaratzen duena. Deklarazio hori urte honetako ekainaren 21era arte luzatu da. Osasun krisi hori abiadura handian ari da heltzen ekonomiara eta gizartera, eta, aurreikuspenen arabera, susperraldia hurrengo urteetara atzeratuko da. Hori dela eta, 2020ko krisia tamaina handikoa da, eta ongizateari, produkzio jarduerari eta kudeaketari eragiten ari zaie. Ezohiko egoera honek sortzen dituen zailtasunak kontuan hartuta, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorraren aurkezpena urrira atzeratu da, baita hura Herri Kontuen Euskal Epaitegira bidaltzea ere.
1. artikulua.– Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2019ko Kontu Orokorra onarturik geratzen da martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak xedatutakoari jarraiki. Bere magnitude nagusiak foru arau honen I. eranskinean zehaztuta datoz, eta honela jaso da bere edukia:
– Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2019ko urteko kontuak. Gainera, testuinguru ekonomikoari buruzko azterketa sartuta dago.
– Gipuzkoako Foru Aldundiaren urteko kontuak. Foru Aldundiko departamentuen aurrekontu programen betetze mailari buruzko azalpen memoriak biltzen ditu.
– Uliazpi Fundazioa eta Kabia foru erakunde autonomoen kontuak, IZFE, Etorlur eta Bidegi sozietate publikoenak eta Kirolgi, Sueskola Gipuzkoa, Adinberri, Ziur, Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoa eta Mubil foru fundazioenak. Foru sektore publikoaren urteko kontu finkatuak.
– Udalerrika xehekapena.
– 2019ko Aurrekontuaren likidazioari buruzko xehetasun dokumentuak.
2. artikulua.– Partzuergo hauen urteko kontuak jasotzen dira: Gipuzkoako Ur Kontsortzioa, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza.
AZKEN XEDAPENA
Foru arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean, nahiz eta horrek ez duen eragozten 2019ko abenduaren 31ra arteko atzerako ondorioak izatea hemen onartzen diren kontuei dagokienez.
RSS