Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2021eko azaroaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5677

EBAZPENA, 2021eko urriaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien zerbitzuen erabilera eta irakurketa sustatzeko dirulaguntzak emateko dena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Aginduak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien zerbitzuen erabilera eta irakurketa sustatzeko dirulaguntzak arautzen ditu, eta dirulaguntza horietarako deia egiten du (2021eko ekainaren 14ko EHAA, 115. zenbakia).

Aipatutako Aginduaren 12. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren proposamena ikusita, hauxe

EBAZTEN DUT:

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien zerbitzuen erabilera eta irakurketa sustatzeko dirulaguntzak ematea Ebazpen honen eranskinean aipatzen diren entitate eskatzaileei, bertan zehazten den bezala.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluek ezartzen dutenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 25a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala