Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2021eko azaroaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
5675

230/2021 DEKRETUA, azaroaren 2koa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Uribarri Ganboako Administrazio Batzarrak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasun hauek okupatzea: Arratzua-Ubarrundiako udalerrian, Uribarri Ganboako (Araba) hondakin urak arazteko, euri uren saneamendurako, elektrizitatea, argiteria eta telefonia kanalizatzeko eta kaleak zolatzeko proiektua gauzatzeko egiteke dauden lanak burutzeko beharrezkoak diren ondasunak eta eskubideak.

Uribarri Ganboako Administrazio Batzarrak, «Uribarri Ganboako (Araba) hondakin urak arazteko, euri uren saneamendurako, elektrizitatea, argiteria eta telefonia kanalizatzeko eta kaleak zolatzeko proiektua» gauzatzeko egiteke dauden lanei dagokion espedientea formalki onartu eta gero, proiektua gauzatzeko lur guztiak erabiltzeko beharra adierazi zuen.

2020ko uztailaren 29an, Uribarri Ganboako Administrazio Batzarrak nahitaezko desjabetze-espedientea hastea eta ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea erabaki zuen, hogei eguneko epean, prentsan eta 2020ko abuztuaren 21eko Arabako Aldizkari Ofizialean (94. zk.). Erabakia proiektuak eragindako ondasun eta eskubideen titularrei ere jakinarazi zitzaien. Geroago, 2020ko urriaren 27an, Uribarri Ganboako Administrazio Batzarrak Eusko Jaurlaritzari proiektuak eragiten dituen eskubideak eta ondasunak okupatzeko urgentziaren adierazpena eskatzea erabaki zuen, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta bi alegazio aurkeztu ziren, administrazio-espedientean adierazten denez.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luzaezintzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:

Arratzua-Ubarrundiako Udaleko Alkatetzaren 2013/253 Dekretuaren bidez, «Uribarri Ganboako (Araba) hondakin urak arazteko, euri uren saneamendurako, elektrizitatea, argiteria eta telefonia kanalizatzeko eta kaleak zolatzeko proiektua» onartu zen.

Proiektu horrek Txoisa auzoko hondakin-uren araztegia handitzea aurreikusten du, Uribarri Ganboako hondakin-urak behar bezala arazteko. Horretarako, HUA berri bat instalatzea proiektatzen da, orain dagoenaren alboan, azken hori handitzeko eta haren osagarri gisa.

Era berean, proiektuak oraingo kolektoreen trazaduran beharrezko aldaketak egitea aurreikusten du, herriko isurketak isurketa-puntu bakar horretara bideratzeko.

Gaur egun, herrigunearen arazketa urtegiaren ertzean zehar banatuta dauden bost arazketa-sistema bidez egiten da. Horietako lau arazketa-ahalmen txikia duten hobi-septiko zaharrak dira.

Dagoeneko proiektuan jasotako obra guztia egina dago, HUA handitzeko lanak izan ezik, instalazio horren kokapena lursail partikular batean baitago.

Obra hori egitea beharrezkoa da Uribarri Ganboako herrigunearen egungo saneamendu-azpiegiturak duen arazketa gabezia konpontzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde-antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari dagokio horretarako proposamena aurkeztea Gobernu Kontseiluari.

Hori dela eta, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak proposaturik, Gobernu Kontseiluak, 2021eko azaroaren 2ko bilkuran gaia aztertu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraituz, nahitaez desjabetzeko, «Uribarri Ganboako (Araba) hondakin urak arazteko, euri uren saneamendurako, elektrizitatea, argiteria eta telefonia kanalizatzeko eta kaleak zolatzeko proiektua» gauzatzeko egiteke dauden lanak burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Uribarri Ganboako Administrazio Batzarrak urgentziaz okupatu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aurretiaz berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko azaroaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala