Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2021eko azaroaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5658

1977/2021 EBAZPENA, urriaren 18koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan Administrazioko eta Kudeaketako Atalburua-A (Kontabilitatea) lanpostu bat izendapen askez betetzekoa.

Administrazioko eta Kudeaketako Atalburua-A (Kontabilitatea eta Diruzaintza) lanpostua hutsik dago Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarri hauen arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko eskakizunak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute eskakizun hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea A1/A2 lanbide-taldean.

b) A1/A2 lanbide-taldeari dagokion titulua edukitzea.

c) Gutxienez, 3 urteko lan-esperientzia izatea A1/A2 lanbide-taldean.

d) Hizkuntza-eskakizuna: 3. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.

2.– Kontuan hartuko diren merezimenduak.

a) Kudeaketa-memoria.

Kontabilitate Atalaren kudeaketa-memoria bat egitea (Finantza eta Aurrekontuen Kudeaketa).

b) Ezagutza espezifikoak.

– Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Lizentzia, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentzia.

– SAP ERP Gestión Económico-financiera modulua ezagutzea.

– SAP BI Gastón presupuestaria modulua ezagutzea.

– SAP Invoice Management (SAP Vim) ezagutzea.

– Business Intelligence-ko tresnak ezagutzea (Qlickview, OBI ...).

– Informazio ekonomikoaren eta aginte-koadroen analisia egitean jakitea.

c) Lan-esperientzia.

Arlo hauetan garatutako eginkizunak:

– Ekonomia- eta finantza-kudeaketa (ekonomia- eta finantza-analisia, balantzeak, ratioak, auditoretzak, kostuak...).

– Aurrekontuen kudeaketa eta kontrola.

– Antolatzeko gaitasuna eta talde-lana.

d) Beste merezimendu batzuk.

– Kontratazioa administratiboa.

– Hizkuntzak jakitea.

Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

4.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.

Interesdunek Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Gurutzetako plaza 12 zk., 48903 Barakaldo). Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako eran.

Interesdunek Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea (Gurutzetako plaza 12 zk., 48903 Barakaldo), beren datu pertsonal guztiak eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.

Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

– Kontabilitate Ataleko memoria-proiektua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango.

6.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merituak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedura amaitzeko ebazpena.

Honen bidez hasitako prozedurari amaiera emango zaio (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea), Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentearen Ebazpenaren bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren intranetean zein webgune korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Barakaldo, 2021eko urriaren 18a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

maria luz marques gonzalez.


Azterketa dokumentala