Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2021eko azaroaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5644

IRAGARKIA, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko 2021eko maiatzaren 14ko Gerentearen ebazpena jakinarazten duena.

Kontuan hartuta urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 44. artikuluan dioena, jakinarazpenak huts egin duenez administrazioari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, eta eginda, gutxienez, 39/2015 Legeko 42. artikuluan aipatzen diren ahaleginak, iragarki honen bidez 39/2015 Legeko 44. artikuluan adierazitako bidera joko da jakinarazpena egiteko.

Beraz, urriaren 1eko 39/2015 Legeko 46. artikuluan adierazitakoari jarraituta, dei egiten zaio eranskineko interesdun pertsonari ager dadin beherago aipatzen den tokian, UPV/EHUko gerentearen 2021eko maiatzaren 14ko Ebazpenaren jakinarazpenerako.

Interesatuak edo beren ordezkariak Nominen Zerbitzuko buruaren aurrean agertu beharko dira (Errektoregoaren eraikina, Sarriena auzoa z.g., 48940 Leioa), iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egunen barruan, jendearentzako ordutegian.

Epe amaitzen denerako inor agertu ez bada, ulertuko da jakinarazpena egin dela, ondorio legal guztietarako, agertzeko epea amaitu eta hurrengo egunean.

Leioa, 2021eko urriaren 25a.

Errektorea.
(Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuen eta 2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpenaren arabera).

Gerentea,

LORE BILBAO ARTETXE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala