Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2021eko azaroaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5642

IRAGARKIA, Uraren Legea hausteagatik zehapen-espediente bat ireki izana jakinaraztekoa dena.

Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbideari buruzko Araubidea onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoaren arabera, 15 eguneko epea dago, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik hasita, alegazio, agiri edo beharrezko iritzitako bestelako argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Zehapen-espedientea interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan (Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz)

Interesdunari ohartarazi behar zaio, goian aipatutako 1398/1993 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluaren arabera, aurreikusitako epean alegaziorik egin ezean, ebazpen-proposamen gisara ulertu ahal izango dela espedientea hastea.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 13a.

Instruktorea,

JULIO MENDEZ ARINAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala