Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2021eko azaroaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5632

IRAGARKIA, 2021eko urriaren 18koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita, izan litekeen lehia ondorioetarako, instalazio honetarako administrazio-baimenaren eskaera: petrolioaren gas likidotuak (PGL) biltegi finkoetan biltegiratzea eta gas propano kanalizatua banatzeko sarea egitea, Ibarrangeluko udal-mugartean (Bizkaia).

Gas erregaiak kanalizazio bidez banatzeko eta garraiatzeko instalazioei dagozkien administrazio-baimenen prozedurei buruzko ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuan, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean, petrolioaren gas likidotuak banatzeko jardueraren erregelamendua onartzen duen irailaren 11ko 1085/1992 Errege Dekretuan eta uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuko gas-erregaien erabilerari zein banaketari eta ICG (01etik 11ra) jarraibide tekniko osagarriei buruzko Arautegi teknikoan aurreikusitako ondorioetarako, eskaera hau jendaurrean jartzen da, izan litekeen lehiaren ondorioetarako:

– Espedientea: 48-CG-Y-2021-00005 AAJ/JMG.

– Eskatzailea: Ned Suministro GLP SAU; helbidea: Euskadi plaza 5, 23. solairua, 48009 Bilbao (Bizkaia).

– Eskaeraren xedea: aldez aurreko administrazio-baimena lortzea PGLa andel finkoetan biltegiratzeko eta gas propano kanalizatua banatzeko sarea egiteko, Ibarrangeluko udal-mugartean (Bizkaia).

– Eremu geografikoa: Ibarrangeluko udal-mugartea (Bizkaia).

– Prozeduraren hasiera-data: 2021-10-07.

– Ebazpena ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea: 76/2020 Dekretuaren 11. artikuluan xedatutakoaren arabera.

– Administrazioaren isiltasunak dituen ondorioak: ezestekoak.

Hori guztia argitara ematen da lehiatzeko eskaerak aurkezteko aukera egon dadin, gehienez hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Industria Administrazioko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 48010 Bilbao) edo url honetan: https://www.euskadi.eus/prozedura/cg/web01-a2energi/eu/.

Lehia-prozeduran aurkezteko eskaerarekin batera, 76/2020 Dekretuaren 8. artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da, eta dekretu horren 6. eta 7. artikuluetan ezarritakoa bete beharko da.

Bilbao, 2021eko urriaren 18a.

Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala