Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2021eko azaroaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5630

1167/2021 EBAZPENA, irailaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitaleko kontratazio-mahaia aldatzen den.

2013ko ekainaren 9ko 1352/1998 Ebazpenaren bidez (1998ko uztailaren 15eko EHAA), Osakidetzako Santa Marina Ospitaleari atxikitako Kontratazio-mahaia eratu zen, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikulua aplikatuz.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren 2011ko otsailaren 1eko 237/2013 Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen Santa Marina Ospitaleari atxikitako Kontratazio-mahaiko presidentearen izendapena.

Ondoren, ekainaren 27ko 116/2019 Ebazpenaren bidez, ordezko idazkariaren izendapena aldatu zen.

Kontuan izanik zerbitzu-erakunde horretan plantillan izandako aldaketen ondorioz Kontratazio-mahaiaren aldaketa izapidetu behar dela (lehenengo mahaikidea), gaur egun eratuta dagoen bezala.

Kontuan izanik sortzen diren Kontratazio-mahaiak honako kide hauek osatuko dituztela:

a) Mahaiburua: dagokion erakundeko zuzendarietako bat, erakundeko kontratazio-organokoa ez dena.

b) Bi mahaikide, kontratazio–organoak izendaturikoak.

c) Kontratazio-organoak izendatutako mahaikide-idazkari bat, dagokion erakundeari atxikitako letradunen edo zuzenbidean lizentziadun diren kudeaketako teknikarien artetik aukeratua, Aholkulari juridiko eta mahaiko idazkari gisa arituko dena eta hitza eta botoa izango dituena.

Ikusirik Ospitale honetan egon diren langileen aldaketak eta legez eman zaizkidan eskumenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lehenengo mahaikide titular kargutik kentzea Miguel Ángel de la Iglesia Sanzo jn. eta bere ordez izendatzea Sara Arribas García and.

Bigarrena.– Kontratazio-mahaia honako hauek osatuko dutela aurrerantzean:

Presidentea:

Titularra: Ekonomia eta Finantzako zuzendaria.

Ordezkoa: Erizaintzako zuzendaria.

2. ordezkoa: Langileen zuzendaria.

1. mahaikidea:

Titularra: Ana Isabel Pereira Uriarte and.

Ordezkoa: Aitor Peciña Etxabe jn.

2. ordezkoa: Joana Olatz Mendaza Vilà and.

2. mahaikidea:

Titularra: Sara Arribas García and.

Ordezkoa: Begoña de la Fuente Martínez and.

2. ordezkoa: Silvia Montero Mosteiro and.

Mahaikide-idazkaria:

Titularra: Maite Sope Andrés Álvarez and. Goi Mailako Teknikari Juridikoa, Letradun kategorian. Administrazio eta Kudeaketako Atalburua.

Ordezkoa: José Angel Martínez Rodríguez jn., Goi Mailako Teknikari Juridikoa Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.

Hirugarrena.– Mahaikide berriei eta kide izateari utziko diotenei ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honek 2021eko irailaren 13tik aurrera izango du eragina.

Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112., 121. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera, administrazio bidea amaitzen ez duen Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osakidetzaren Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ere, egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso ere aurkeztu ahal izango da.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko irailaren 13an.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala