Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2021eko azaroaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5623

AGINDUA, 2021eko urriaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2021eko irailaren 7ko Agindua, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez itunpeko ikastetxeetan eta ikastetxe espezifikoetan egiteko diren eskolatze osagarriko programetarako dirulaguntzen deialdia egiten baita 2021-2022ko ikasturterako (2. ildo estrategikoaren esparruan: eskola inklusiboa eta aniztasunari erantzutea).

2021eko irailaren 7ko Aginduak (2021eko irailaren 16ko EHAA, 185. zk.) itunpeko ikastetxeetan eta ikastetxe espezifikoetan egiteko diren eskolatze osagarriko programetarako dirulaguntzen deialdia egin zuen 2021-2022ko ikasturterako (2. ildo estrategikoaren esparruan: eskola inklusiboa eta aniztasunari erantzutea).

Akats bat gertatu da ikastetxe berean diruz lagun daitezkeen programen gehieneko kopurua adieraztean.

Indarrean dagoen legediak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aldatu egiten da 2. artikuluaren 1. apartatuaren c letra: Diruz lagundu daitezkeen programen ezaugarriak. Honela geratuko da idatzita:

2. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen programen ezaugarriak.

1.– Programa kopurua.

c) Ikastetxe berean, Eskolatze Osagarriko Programa batetik hirura bitarte garatu ahal izango dira gehienez.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 26a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala