
220. zk., 2021eko azaroaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (262 KB - 4 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5620
EBAZPENA, 2021eko urriaren 19koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2022ko azterketa arruntetarako deialdia egiteko dena.
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 18.1.o artikuluak ematen dizkion ahalmenak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DU:
Ondoren adierazten diren tituluak lortzeko, 2022an egin beharreko azterketa teoriko eta praktikoetarako deialdiak egitea:
Azterketa teorikoak:
1. deialdia – 2022ko martxoaren 21etik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:
a) Oinarrizko nabigazioko patroia.
b) Aisiako ontziko patroia.
c) Yateko patroia.
d) Yateko kapitaina.
2. deialdia – 2022ko ekainaren 6tik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:
a) Oinarrizko nabigazioko patroia.
b) Aisiako ontziko patroia.
c) Yateko patroia.
d) Yateko kapitaina.
3. deialdia – 2022ko urriaren 24tik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:
a) Oinarrizko nabigazioko patroia.
b) Aisiako ontziko patroia.
c) Yateko patroia.
d) Yateko kapitaina.
Azterketa praktikoa:
Deialdi bakarra – 2022ko ekainaren 20tik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:
a) Oinarrizko nabigazioko patroia.
b) Aisiako ontziko patroia.
c) Yateko patroia.
d) Yateko kapitaina.
Azterketen data zehatzak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren web orrian iragarriko dira (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/arrantza-akuikultura/hasiera/), azterketak egin baino astebete lehenago.
Deialdiak honako hauen arabera egingo dira:
DEIALDIAREN OINARRIAK
Lehenengoa.– 1.– Honelaxe egingo dira azterketak:
a) Azterketa teorikoen lehenengo eta hirugarren deialdiak Pasai San Pedroko (Gipuzkoa) «Blas de Lezo» Pasaiako Itsas Arrantza BHIn egingo dira soilik.
b) Azterketa teorikoen bigarren deialdia Euskal Herriko Unibertsitateak Portugaleten (Bizkaia) daukan Bilboko Ingeniaritza Eskolako Nautika eta Itsasontzi Makineriako atalean egingo dira.
Nolanahi ere, azterketa guztiak horretarako eratutako epaimahai batek ebaluatuko ditu. Epaimahaia eratzeko, kontuan hartu behar dira ebazpen honen 5. oinarriak xedatutakoa eta otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuak zerbitzuko arrazoiak direla-eta eman beharreko kalte-ordainei buruz xedatutakoa.
2.– Azterketak indarrean dauden programei lotuko zaizkie, alorreko arauekin bat etorriz.
3.– Titulazio bakoitzerako azterketa praktikoak hainbat zati izango ditu: nabigazioaren praktika eta segurtasunaren praktika, irrati-komunikazioak, bela praktikak.
4.– Eskabideak on-line bete beharko dira, Internet bidez, urrats hauek betez:
a) Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren web orrian sartu, eskabidearen atalean edo, zuzenean, https://www.euskadi.eus/ helbidean.
b) Dagokion eskabide-inprimakia bete.
c) Azterketari dagokion tasa on-line ordaindu; ez dira inskribatutzat joko izena emateko epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez dutenak.
Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak adierazten du datu pertsonalak tratatu eta dagokion tratamendu-jardueran sartuko direla. Halaber, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak datuak babespean tratatzeko konpromisoa hartzen du, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoarekin bat etorriz.
Eskabidea formalizatu ondoren, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
– Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, eta, eskatzailea adingabea bada (16 urteak beteta izanik, betiere), guraso baten edo tutorearen baimena aurkeztu beharko du, idatziz.
– Aisialdirako ontziko patroiaren titulua edo titulu horren eskabidearen frogagiria, yateko patroia izateko azterketara aurkezteko.
– Yateko patroiaren titulua edo titulu horren eskabidearen frogagiria, yateko kapitaina izateko azterketara aurkezteko.
5.– Halaber, hautagaiek dokumentu, material eta tresna hauek eraman beharko dituzte azterketa teorikoetara, aurkezten diren azterketen arabera:
– Oinarrizko nabigazioko patroia: indarrean dagoen nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo pasaportea eta boligrafoa.
– Aisiako ontziko patroia: indarrean dagoen nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo pasaportea, boligrafoa eta nabigazio-karta erabiltzeko beharrezkoa den materiala.
– Yateko patroia: indarrean dagoen nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo pasaportea, boligrafoa eta nabigazio-karta erabiltzeko beharrezkoa den materiala.
– Yateko kapitaina: indarrean dagoen nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo pasaportea, eta nabigazio-kalkuluak egiteko beharrezkoa den materiala (2022ko almanakea barne); ez da onartuko programatutako kalkulagailurik. Halaber, ingeleseko azterketan ezin izango da hiztegirik erabili.
6.– Eskabideak honako epe hauetan aurkeztuko dira:
Azterketa teorikoak:
– 1. deialdia, 2022ko martxoan: 2022ko otsailaren 14tik martxoaren 4ra arte.
– 2. deialdia, 2022ko ekainean: 2022ko maiatzaren 2tik maiatzaren 20ra arte.
– 3. deialdia, 2022ko urrian: 2022ko irailaren 19tik urriaren 7ra arte.
Azterketa praktikoa:
Deialdi bakarra, 2022ko ekainean: matrikula-eskaera aurkezteko epea 2022ko ekainaren 3tik ekainaren 10era artekoa da.
7.– Azterketetan parte hartzeko dokumentazioa administrazio-bulego hauetan aurkeztu ahal izango da:
a) Ekonomiaren Garapen, Jnsangarritasun eta Ingurumen Saila (Eusko Jaurlaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
b) «Blas de Lezo» Pasaiako Itsas Arrantza BHI (Marinelen kalea 2, Pasai San Pedro, Gipuzkoa).
c) Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arrantza Antolamenduaren Zerbitzua (Eusko Jaurlaritza, Easo kalea 10, Donostia).
d) Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arrantza Egituren Zerbitzua (Eusko Jaurlaritza, Concha Jeneralaren kalea 23, 2. solairua, Bilbao).
8.– On-line egindako eskabideak deialdi bakarrerako izango du balioa. Geroagoko deialdi batean parte hartzeko, ezinbestekoa da beste eskabide bat egitea on-line, bigarren oinarriko 3. puntuan aipatutako dokumentazioarekin batera.
9.– Azterketara aurkeztu ezean, matrikula ezin izango da hurrengo deialdi baterako aldatu, ezta azterketako eskubideak itzuli ere, tartean oso arrazoi larriak eta epaimahaiaren aurrean behar bezala justifikatutakoak ez badira behintzat.
Bigarrena.– Azterketak baloratuko dituzten epaimahaiak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak izendatuko ditu.
Hirugarrena.– Epaimahaietako buruek zentro aztertzaile bakoitzeko iragarki oholean agerraraziko dituzte deialdi eta titulazio guztietako azterketen datak, deialdi honetan ezarritako epeetan, eta lehenengo oinarrian ezarritakoa ere beteta. Era berean, behar den denbora emanda, zentro bakoitzeko iragarki-oholean adieraziko dituzte: titulazioetako bakoitzaren azterketa-orduak, epaimahai aztertzaileen osaera, eta onartuen eta baztertuen zerrendak.
Laugarrena.– Azterketak amaitutakoan, ebazpen honetako bigarren oinarrian adierazitako administrazio-bulegoetako iragarki-oholean jarriko dira ikusgai lortutako kalifikazioen zerrendak. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren web orrian ere kontsultatu ahal izango dira: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/arrantza-akuikultura/hasiera/
Hautagaiek egokitzat hartzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote epaimahaiko buruari, aipaturiko zerrenda horiek jendaurrean jarri eta 5 eguneko epean. Erreklamazioak behar bezala arrazoitu beharko dira, eta epaimahaiko idazkariari bidali beharko zaizkio, NANaren fotokopiarekin batera. Datu pertsonalak, helbidea eta posta-kodea azaldu beharko dira, idatziz erantzun ahal izateko.
Azterketak 2 urtez gordeko dira, kalifikazioak irmo bihurtzen diren unetik aurrera. Salbuespenez, berrikusi diren azterketak 3 urtez gordeko dira.
Bosgarrena.– Deialdi hau eta honen ondoriozko administrazio-egintza guztiak aurkaratu ahal izango dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/12015 Legean ezarritako modu eta kasuetan.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 19a.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
LEANDRO AZCUE MUGICA.
RSS