
220. zk., 2021eko azaroaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
5618
AGINDUA, 2021eko urriaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratu dela sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Hezkuntza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Hezkuntzako sailburuaren 2021eko irailaren 10eko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2021eko irailaren 24ko EHAA, 192. zk.), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkari lanpostu bat (520010 kodea eta 198 dotazioa) betetzeko deialdia.
Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 27a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS