Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2021eko azaroaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
5617

AGINDUA, 2021eko urriaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Ekonomia eta Ogasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Ekonomia eta Ogasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Ekonomia eta Ogasun sailburuaren 2021eko abuztuaren 30eko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2021eko irailaren 23ko EHAA), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Kohesio Politika eta Europako Funtsen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanposturako deialdia (520010 kodea, 210 dotazioa).

Bigarrena.– Agindu honek 2021eko azaroaren 2tik aurrera izango du eragina.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, bere aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 20a.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala