
220. zk., 2021eko azaroaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (199 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5615
EBAZPENA, 2021eko urriaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita María Amelia Benito del Valle Escauriaza andreak gainditu egin duela 2021eko ekainaren 14ko ebazpenak (2021eko ekainaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du María Amelia Benito del Valle Escauriaza andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***5565**. Kodea: AGC8L1 – D00051-17. Jakintza arloa: Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika. Saila: Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika. Ikastegia: Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Komunikazio Gaitasunaren Garapena – Euskara eta Gaztelania – Lehen Hezkuntzan II».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2021eko urriaren 22a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.
RSS