Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2021eko azaroaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
5613

AGINDUA, 2021eko urriaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena. Agindu honen bidez, saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten da.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan eta sail honetan dauden lanpostu batzuk izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko Ekonomia eta Ogasun sailburuak 2021eko abuztuaren 30ean emandako Aginduan (irailaren 23ko EHAA, 191. zk.) ezarritakoaren arabera, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Joseba Andoni Zabala Otegi jauna izendatzea Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari, 520010-209 kodea, 18 maila.

Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko azaroaren 2tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 20a.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala