Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2021eko azaroaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5607

IRAGARKIA, Segurtasun Sailaren Segurtasuneko sailburuordearen ebazpena jakinarazteko dena, zeinaren bidez ertzain bati eginkizunak eteteko zigor bat ezartzen zaion falta larri bat egiteagatik.

Atzera bota da espediente elektronikoan aipatutako ebazpenaren jakinarazpen telematikoa, eta ezinezkoa izan da haren jakinarazpen pertsonala egitea. Beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Ebazpen horrek ez du agortu administrazio-bidea eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

2.– Halaber, diziplina espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzaren Zigor Araubidearen Arloan aztertu daiteke (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio).

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2021eko urriaren 14a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala