Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2021eko azaroaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
5605

EBAZPENA, 2021eko urriaren 18koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen, deitzen eta argitaratzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako birgaitze energetikoko dirulaguntza-programa (PREE 5000) arautzen duten oinarriak. Programa hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Hiriko Birgaitzeko eta Berroneratzeko Planaren Birgaitzeko eta erronka demografikoko programan sartuta dago.

EEEri, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa bera, eskumena eman zaio jarduketak gauza ditzan aurrezpen eta efizientzia energetikoa, baliabide energetiko berriztagarriak eta dibertsifikazio energetikoa bultzatzeko eta azpiegitura energetikoak sustatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.

Ildo horretan, EEE hainbat ekintza garatzen ari da 2030erako 3E-2030 Euskadiko Energia Estrategian jasotako helburuak betetzeko. Jarduketa horien artean aipatzekoak dira zenbait laguntza-programa, izan ere, programa horien bidez efizientzia energetikoa eta energia berriztagarrien aprobetxamendua sustatu nahi baita jarduera-sektore guztietan.

Ekainaren 29ko 691/2021 Errege Dekretuaren bitartez (2021eko abuztuaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 185. zk.) arautzen dira jadanik dauden eraikinetarako birgaitze energetikoko jarduketetarako eman beharreko dirulaguntzak, Erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako birgaitze energetikoko programa egikarituta (PREE 5000), eta baita autonomia-erkidegoei zuzenean ematea ere. Programa hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Hiriko Birgaitze eta Berroneratzeko Planaren Birgaitzeko eta erronka demografikoko programan sartuta dago. Bada, errege-dekretu horren bitartez ezarri ziren, halaber, erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako energia birgaitzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak.

691/2021 Errege Dekretuaren 9. artikuluko 2. atalean ezarritakoa betez, EEEren zuzendari nagusiak Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuari formalki jakinarazi zion Euskal Autonomia Erkidegoari emandako dirulaguntza espresuki eta argi eta garbi onartzen zuela, errege-dekretu horri erabat lotuta egonik 1.612.500 euro dena.

Programa hau egikaritzeak Euskal Autonomia Erkidegoari lagunduko dio Europar Batasuneko araudian ezarritako ingurumen- eta energia-helburuak lortzen, dauden eraikinak eraberritzeko jarduketak eginez, eraikin horien erabilera eta eraikinen titularren izaera juridikoa edozein izanda ere, azken energia-kontsumoa eta karbono dioxidoko emisioen murrizketa bultzatuko duten jarduketak, 2018/2002 Zuzentarauak berrikusitako 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauaren 7. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, energia-aurrezpenaren bidez, energia-efizientziaren hobekuntzaren bidez eta energia berriztagarrien aprobetxamenduaren bidez.

Azaldutako guztia dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EEEko organo errektoreen funtzioak arautzen dituen martxoaren 5eko 64/1985 Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoa betez, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Hiriko birgaitze eta berroneratzeko planaren Birgaitzeko eta erronka demografikoko programaren barnean hartutako Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako birgaitze energetikoko dirulaguntza-programari (PREE 5000) dagozkion deialdia eta oinarri arautzaileak onartzea; horren edukia ebazpen honi lotu zaio eranskin gisa.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluari jarraikiz, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Hiriko birgaitze eta berroneratzeko planaren Birgaitzeko eta erronka demografikoko programaren barnean hartutako Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako birgaitze energetikoko dirulaguntza-programari (PREE 5000) dagozkion oinarri arautzaileak onartzeko ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Bilbao, 2021eko urriaren 18a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala